Parke eta lorategiak

 Miramoneko Parkea

Aiete auzoan dagoen parke honek hiriko hegoaldeko ibarbide handi bat hartzen du. Oso zabala denez gero, askotariko flora- eta fauna-espeziak ditu.

Era berean, bide-sare handia du, baita harrizko harmailaz osatutako anfiteatro bat eta egoteko zein pik-nika egiteko hainbat gune ere. 628.258 metro karratuko zabalera du eta Donostiako hiri-parkerik handiena da.