Parke eta lorategiak

Oroimenaren lorategia

Rafael Moneo arkitektoaren Iesu parrokiaren ondoan dagoen parke hau 2010ean ireki zen jendearentzat, indarkeriaren, terrorismoaren eta gerren biktima guztien oroitzapena bizirik gordeta izateko gune gisa.

Oroimenaren lorategia
Donostia hiriak munduan horrelako egoerak jasan dituzten eta jasaten dituzten hiri guztiei erakusten dien solidaritatearen testigantza garbia da. Loredi zuriko lorategia da, bizi-bizia, nor bere baitan biltzeko eta giza eskubideen, bakearen eta askatasunaren esanahiari buruz gogoeta egiteko eremu egokia. Gure bizikidetzaren oinarriak berregiteko gune bat da.