Bazatoz Abenduko zubian?

Egilea San Sebastián Turismo

Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.

Ezinbestean ezagutu beharrekoak…

Beste iradokizun hauek ere baditugu zuretzat

Ahogozoa egingo zaizu: Ibilbide gastronomikoa Donostian zehar

 Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

Nahiago baduzu, Donostiako gida onenen eskutik ere ezagutu dezakezu hainbeste maite dugun mundu zoragarri hau.

Gabonetako afaria eta bazkariak prestatzeko inspirazioa hartu

Eta euria edo hotza egiten badu…

Gora bihotzak! Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Udazken giroak eta euriak argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta esperientzia paregabeak biziko dituzu.

Lehen ideia: Bainua Talasoan

Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.

Bigarren ideia: ezagutu ezazu hiria busti gabe

Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!

Hirugarren ideia: ezagutu hiriko museoak

Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.

Honakoa ere kontsultatu dezakezue…