1

3 egun Donostian

1. eguna: Parte Zaharreko altxorrak

Goiz partean, Urgull mendira igoko gara, hiriaren bihotzera. Handik bakarrik ikus daitezke Donostiako hiru hondartzak batera. Baina ez hori bakarrik, hantxe ikusiko ditugu, orobat, hiriko harresiaren hondarrak eta kanoiak ere, hiriaren iragan militarraren lekuko.

camino de escaleras en el cementerio de los ingleses
Ibilbide historikoa amaitzeko, Motako gaztelua bisita daiteke, baita Historiaren Etxea edo Ingelesen Hilerria ere.
Eguerdi partean, kaira jaitsi, eta pintxotan ibiliko gara Parte Zaharreko kaleetan, miniaturazko sukaldaritzako plazerak dastatzen. Bertatik bertara dugu, era berean, Bretxako azoka ere.
Plaza de la constitución al anochecer
Sartu Konstituzio plazan, Parte Zaharraren bihotzean, eta asmatu zergatik ote dituzten zenbakiak bertako balkoiek.
Bazkalordua!
Donostia eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoagatik nabarmentzen da. Hautatu zure gustu eta interesetara ondoen egokitzen den aukera, bisitan zatozen urtaroaren arabera.
Fachada del Museo San Telmo, uno de los principales museos de San Sebastián, que combina arquitectura histórica y moderna, situado en el casco antiguo de la ciudad.
Bazkalondoan, kafetxo eder bat har daiteke Zuloaga plazako terrazetan. Hantxe dago San Telmo museoa, euskal kulturaren sekretuak bikain gordetzen dituen lekua.
Anochecer en la Playa de la Concha, con una persona paseando a lo largo de la orilla mientras el cielo se tiñe de colores cálidos y las aguas reflejan la luz del atardecer.
Arratsaldean, gune erromantikoan barrena ibiliko gara tipi-tapa; Kontxako hondartza iritsitakoan, arrimatu hango baranda ikonikora, eta gozatu ilunabar ahaztezin batez.
Interior del Pub Museo del Whisky en San Sebastián, un espacio único que combina ambiente acogedor y una amplia selección de whiskies de todo el mundo, ofreciendo una experiencia cultural y gastronómica.
Amaitu eguna Museo del Whisky pubean. Piano taberna horretan, munduko whisky bilduma handienetako bat topatuko duzu: 3.400 botila baino gehiago.

Afaltzeko…

Eta, eguna amaitzeko, zer hoberik bertako produkturik onenak probatzea baino, gure terraza ikusgarrietako batean Kantauri itsasora begira!

Bisita gidatuak
Donostia begiratu hutsez ikus dezakezuna baino askoz gehiago da. Ezagutu hiriko eta inguruko txokorik ezkutuenak, gure ibilaldi pertsonalizatuei esker.