3 egun Donostian
2. eguna: Ibilaldi bat kostaldean

Eguna hasteko modu bikain bat proposatzen dizugu: hartu 100 urte baino gehiago dituen funikularra eta igo Igeldo mendira, hiriko ikuspegi panoramiko onenaz gozatzera.

Beherakoan, ezin duzu galdu Donostiako ikonoetako bat: Haizearen Orrazia, mundu zabalean ospetsua den Eduardo Chillida artista donostiarrak sortua. Edertasun erabatekoaren adibide garbia, artearen eta paisaiaren arteko elkarrizketa sakona.

Ondarretako lorategietan eta hondartzan paseatuz, Miramar jauregira iritsiko zara, errege familiaren garai bateko udako bizitokira. Inguruan dituen lorategiak toki bikaina dira paseoan erlaxatzeko edo hiriko zalapartatik atseden hartzeko.
Pintxotan
Antigua auzoan, hondartzatik metro gutxira proba ditzakezu Donostiako pintxo tipikoak.

Bazkaria jaisteko, paseo atsegin bat egin dezakezu Kontxako hondartzan barrena, harik eta Aquariumera iritsi arte. Han, garai bateko euskal baleazaleen historia liluragarria ezagutuko duzu.

Kostako ertzari jarraituz, Eraikuntza Hutsera iritsiko gara, Oteizaren eskultura horrek emango digu ongietorria Pasealeku Berriaren hasieran, eta, tipi-tapa oinez, terrazaz, dendaz eta taberna xarmagarriz betetako Gros auzo ospetsura iritsiko gara.

Pasealekua hirugarren hondartzarekin batera amaitzen da, eta, han, hirugarren eskultura topatuko dugu: Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa.

Ezin duzu ilunabarra galdu Sagueseko murruan, surflari eta skatelari gaztez inguraturik!

Igaro gau magiko bat Bataplan diskoteka ospetsuan, Kontxako hondartza bete-betean. Koktelik onenez gozatu ahalko duzu.
Neurrira prestaturiko afariak
Donostian dugu mundu osoko Michelin izarren kontzentraziorik handienetako bat, baina baditugu etxean bezala sentiaraziko zaituzten taberna tradizionalak ere.