TOP 5: Pintxoak Amaran

Egilea San Sebastián Turismo

Urumea ibaia jarraituz, kirol-auzora edo Amara auzora iritsiko gara. Realaren Estadioagatik da ezaguna, beraz, futbola gustatzen bazaizu, hau aukera ona da zuretzat. Partiden aurretik edo ondoren, giro ona ederra egoten da. Aukeratu zure taberna eta goza ezazu Realaren partidarik galtzen ez duten donostiarren artean!

Nire koadrilan, betiko lagunekin, alegia, Agustin tabernan hasi ohi gara. ¡Izugarri gustatzen zaigu bertako ezkur-txerri iberikoaren masaila

Agustin taberna

Ezkur-txerri iberikoaren masaila
Handik, estadiorantz abiatzen gara eta gure bigarren geltokia Aukera taberna izaten da. Bertako terrazan eserita, donostiar klasikoa eskatzen dugu: bakailaoa pil-pilean.

Aukera taberna

Bakailaoa pil-pilean
Estadiora iritsi aurretik, azken geldialdia egiten dugu betiko tabernez beteta dagoen eta giro aparta duen Isabel II.a etorbidean. Aukeratzea zaila bada ere, Txirrita tabernako Txalupa eta Txipiroiak tenpuran dira nire gogokoenak.

Txirrita taberna

Txalupa