Pintxo ONENAK Erdigunean

Egilea San Sebastián Turismo

Donostian, zentroa dendaz beteta dago. Bere etorbide zabalek Belle Époque-eko garaietara eramaten gaituzte… Plazera da kale zabal hauetan zehar ibiltzea, erakusleihoak begiratzea eta, nola ez, pintxoak jatea.

Hemen dituzue zentroko pintxo-tabernen nire aukeraketa, dendaz denda zabiltzatenean geldialditxo bat egiteko ezin hobeak.

Klasikoa naizela pentsatuko duzue, baina niri pintxo-ibilbidea patata tortila on batekin hastea gustatzen zait eta, horretarako, non Victoria Cafén baino hobeto, hangoa izugarri gustatzen zait eta!

Victoria Café

Patata tortila
Zerbait berezia nahi dudanean, berriz, Kata 4 tabernara joaten naiz, Katalina plazan dagoenera, eta ostrak jaten ditut! Ikus dezakezun bezala, denetarik gustatzen zait!

Kata 4

Ostrak
Jarrai dezagun gogokoen ditudan pintxoekin: otarrainxka-ravioliak Martini Zuri saltsarekin. Inoiz jan al duzue horrelakorik?

Antonio taberna

Otarrainxka-ravioliak Martini Zuri saltsarekin
Gehiago nahi? Bada, otarrainxka-raviolitik otarrainxka-brotxetara egingo dugu salto, emmental gaztarekin tenpuran. Hau saltsa!

Rojo y Negro

Otarrainxka-brotxeta emmental gaztarekin tenpuran
Otarrainxketatik plater donostiar batera egingo dugu jauzi: txipiroiak. Avenida XXI tabernan plantxan egiten dute, tipula karamelizatuarekin. Pintxo goxo-goxoa!

Avenida XXI taberna

Txipiroia plantxan tipula karamelizatuarekin
San Martin merkatutik gertu, betikoa den Iturrioz tabernan, beste kutixi donostiar bat eskatzen dut: bakailaoa, oso modu berezian prestatzen baitute, Ranero Klubaren erara.

Iturrioz taberna

Bakailaoa Ranero Klubaren erara
Eta hiriko kale nagusienetan ibili ondoren, hondartza ingurura joatea gustatzen zait nire ibilbideko azken pintxoa jatera: La Perla tabernako izokin tosta antxoa-duoarekin.

La Perla taberna

Izokin tosta antxoa-duoarekin